Yolanda Torres,

diseñadora y artesana

Yolanda Torres

YOLANDA TORRESI BURUZ

UMEA  NINTZENEAN GOGORATZEN NAIZ NOLA JOLASTEN NINTZEN NIRE AMARI, JOSTUNA ZENARI,  LAPURTUTAKO  OIHAL ZATIEKIN  NIRE AMETSAK BETETZEN. 

Ispilu aurrean jarrita, oihalak nire gainean nituela, amezten nuen soineko zoragarriak egiten nituela.

Nire haurtsaroko horrelako oroimenak bururatzen zaizkitenean zer naizen eta zergatik lanbide hau aukeratu nuen ulertzen dut; oso garbi nuen ordurako zer izan nahi nuen …NINTZEN, NAIZ ETA IZANGO NAIZ amets diseinatzailea.

Hogei urte hauetan zehar egin dudan diseinu bakoitzak bizi izan ditut amets haiek bezala. Eta zuri, zure fisionomiari, zure gustoari, beharrei eta keskari esker sortu ditut harribitxi zoragarriak, bereziak eta bakarrak sentiaraziko zaituztenak.

Yolanda Torres

IBILBIDEA

Alakanten, nire hirian, moda ikasketetan graduatu nintzen eta gerora nire ikasketak osatu nintuen goi-mailako joskintzan hainbat espezializazioko ikastaro egin ondoren, patroi induatrialetan, jantziak eta estilismoa, buruko jantzien diseinua eta besteak…

Ikasketak egiten nintuen bitartean Alakanteko hainbat jostun ospetsuen tailerretan lana egin nuen, ikasiz eta esperientzia jasoz eskuz egiten den  josketa lanbide honetan.

2001ean bakarrikako nire ibilbidea hasi nuen. Nire lehen estudio tailerrera Alakanteko hiri erdian ireki nuen, nire bezeroak hara etortzen ziren eta bertan  sortzen nituen nire “prêt-à-porter” bildumak, hainbat asoketan parte hartuz nire produktuak merkaturatzeko.

Nire ikasketak jarraitzeko asmoarekin 2004an Donostiara etorri nintzen konfekzio industrializatuan murgiltzeko. Denboraldi horretan bertako emakumeen modan oso ezaguna zen tailerrean lan egiteko aukera izan nuen.

2005ean Alakantera itzuli ondoren sektoreko hainbat enpresetan lan egin nuen, eta 2008an “Pepe Botella” andregai jantzien diseinatzailearen moda enpresan hasi nintzen lanean. 

Garai horretan konturatu nintzen andregai askoek aldaketak eskatzen zituztela beraien eta ekitaldietarako egiten ziren soinekoetan, bereziagoak eta berekoiakoak egiteko, baina aldaketa hauek askotan ez ziren aurrera eramaten kudeaketa on bat falta zelako.

Egoera honek kezka bat sortu zuen niregan; zergaitik emakume bakoitzari bere soinekoa berarentzat bereziki egina izatea eta  sorkuntza horretan bera parte izateko aukera ez izan?.

2012rako nire proiektua pixkanaka moldatzen ari zen, eta errealitatea bihurtzen. Gauza bakarra erabakitzeko zegoen non?

Urte batzuk atzera maitemindu ninduen hiri zoragarri hau, Donostia, aukeratua izen zen. Non nire berezoak protagonistak eta  zormenaren iturriak  direnok.